Europa osoko 10.000 musikari gaztek parte hartuko dute bi urtero antolatzen duten Europako Gazte Musikarien Topaketan; Hurrengo topaketa Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan egingo da, eta Gipuzkoako beste hainbat udalerriren antzera, Pasaiak ere hartuko ditu musikari gazteak.
Udalaleko kultura zinegotzi Juanra Cano, Pasaia eta Donostiako musika eskoletako arduradunekin
Gaur eguerdian sinatu dute hitzarmena Pasaiako Udalak, Pasai Musikal musika eskolak, eta Donostiako Dantza eta Musika Eskolak, Trintxerpeko alkateordetzan. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian azaldu dutenez, Pasaiak bi “mikroegoitza” eskainiko ditu eta, egoitza bakoitzean sei musika talde hartuko dituztela aurreratu dute. Atzerriko taldeekin batera herriko musika taldeak ariko dira topagunea bitartean.
2016ko maiatzean izango da topaketa, Europako Musikari Gazteen XII.na. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian Pasaiako Musika Eskolako zuzendari Gorka Miranda eta jardueren koordinatzaile Juanje Neira, udaleko kultura zinegotzi Juanra Cano eta Donostiako Dantza eta Musika eskolako kudeatzaile Mikel Matek parte hartu dute.