Eskulanak, autodefentsa eta hizkuntza matxistari buruzko tailerrak antolatu dituzte.
Bekoz Beko emakume taldeak datozen hilabeteetarako antolatutako ikastaro eta tailerren berri eman du. Aurreratu dutenez, apirilaren 18an, hizkuntzaren erabilera matxista izango dute aztergai Trintxerpen,
Descolonizando el lenguaje machista izeneko tailerraren bidez.
Horrez gain, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dutela iragarri dute. Ikastaroa asteazkenetan izango da, Antxoko kultur etxean. Apirilaren 8an, 15ean, 22an, 29an eta maiatzaren 6an izango dira saioak.
Bestetik, altzariak berriztatzeko tailerra antolatuko dutela esan dute, ostiraletan, 16:00etatik 19:00etara, eta baita
Zapitxo tailerra ere, apirilaren 23an eta 24ean. Bi ikastaro hauek non egingo dituzten oraindik ez dute erabaki. Edonola ere, interesdunek bi bide dituzte izena emateko:
posta elektronikoa edota 679 332 411 telefono zenbakia.