Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beste kolpe bat OKE-rentzat

Etxean 1-2 galduta, arnasa hartu ezinik dabil Hirugarren Mailako taldea

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2015/03/09
Oiartzun-Pasaia partida baten artxiboko irudia

Oiartzun-Pasaia partida baten artxiboko irudia

Sasoi honetan gehiegitan errepikatu dena, berriz ere gertatu zen larunbatean Karla Lekuonan: merezi ez zuen porrota jaso zuen Oiartzun Kirol Elkartearen (OKE) Hirugarren Mailako taldeak, etxean 1-2 galduta Durangoren kontra. Saiatzen dira oiartzuarrak, baina dena dute kontra. Maldan gora jartzen zaizkie partida guztiak, asko eman arren, eta kontrakoek gutxi egin arren. Larunbatekoa beste kolpe bat izan zen, latza. Mailari eusteko borrokan ezinbestekoak ziren hiru puntuak, jakin arren Durangoko Culturak talde gogorra eta sendoa zela. Baina kanpokoek ez zuten etxekoen adinako meriturik egin partida irabazteko, hori bai, golak sartu zituzten, Oiartzunek baino bat gehiago, eta futbolaren oinarria hori da, golak sartzea. Panorama beltza du gizonen Hirugarren Mailako taldeak. Zuloan, eta dena kontra: lesioak, zortea, askotan epaileak… Hurrengo jardunaldietan talde ona dela azaldu behar du Oiartzunek, sailkapeneko estuasunak ahazten saiatu, pixkanaka konfidantza hartzeko. Hori eginda, nork daki zer gerta daitekeen maiatzean, ligaren bukaeran. Emakumeen beste erakustaldi bat 0-8. Emaitzarekin laburbildu daiteke OKEren emakumeen talde nagusiak, Bigarren Mailakoak, asteburuan egindakoaren azalpena. UD Aragonesa azkenaren kontrako partida jokatu zuten atzo neskek, eta gupidarik gabe pasatu ziren haien gainetik. Datu bat: azken lau partidetan, 21 gol alde eta bakarra kontra izan dute oiartzuarrek. Sailkapenaren lider jarraitzen dute horrenbestez, aurreko asteko Athleticen kontrako garaipen sonatuari esker. Oiartzuarren golegileak, honakoak: Nerea Abancens (2), Evelyn Santos (2), Jone Olasagasti, Maria Granado, Nahia Mendiabe eta Nahikari Lekuona. Beste emaitzak

FUTBOLA

Gizonen Lehen Erregionala
  • Iluari-Oiartzun 1-1
Emakumeen Erregionala
  • Intxaurdi-Oiartzun 2-3
Gizonak, Gazteen Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Santo Tomas Lizeoa 5-0
Gizonak, Gazteen Lehen Maila
  • Oiartzun-Beti Ona 2-1

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Ventanas ISU 9-3
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna Baobab-Power Rangers 2-2

SASKIBALOIA

Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Andraitz-Oiartzungo Saskilagunak 30-58
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.