Larunbatean Hungariatik iritsiko dira Kaldereroak; igandean, berriz, konpartsa koloretsuaren txanda

Artzain eta Inudeen txanda igandean izango da
Bete-bete dator hurrengo asteburua Oiartzunen. Besteak beste, larunbatean eta igandean urtero izaten ohi diren ekitaldiak egingo dituzte: larunbatean Kaldereroak, eta igandean Artzain eta Inudeak. Oiartzungo Flauta Taldeak antolatu ditu biak.
Larunbatean 18:45ean abiatuko dira Kaldereroak. Hungariako konpartsa koloretsuak herriko kaleak hartuko ditu, plazan ekitaldia egiteko. Horren ondoren, 20:45ean eta udaletxeko areto nagusian, Bergson bikoteak kontzertua emango du.
Igandean, Artzain eta Inudeak. Jon Mitxelena eta Olaia Felipe izango dira Inude eta Artzain Nagusiak. Konpartsa koloretsuan Haurtzaro eta Elizaldeko dantzariak egongo dira, baita herriko kultur eta kirol elkarteetako ordezkariak ere.