Manifestazioa deitu dute iganderako, "atez atekoaren inposizioaren aurka"
"Bizilagunen urtebeteko borrokaldia" ospatuko dute, eta "bilketa sistema eraginkorragoa eta erosoagoa" eskatu
12:00etan abiatuko da atez atekoaren kontrako plataformak deitutako manifestazioa, Trintxerpeko Nornahi Plazatik, zehazki Ainguraren eskultura duen biribilgunetik, eta handik, Euskadi etorbidea zeharkatuko du San Pedroraino. Antolatzaileek zehaztu dutenez hilaren 12an mobilizazioei ekin ziotela urtebete beteko da, eta horixe bera ospatu nahi dute manifestazioarekin, “bizilagunen urtebeteko borrokaldia”. Hori dela eta, manifestazio bukatuta luncha izango dela iragarri dute.
Manifestazioan “hondakin bilketa sistema eraginkorragoa eta erasoagoa” eskatzean gain, herri kontsulta eskatuko dute, eta baita bosgarren edukiontzia ere.