Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalak etorkizuneko Antxo irudikatzeko parte hartze prozesua abiatuko du

Antxo Eraikitzen parte hartze prozesuaren hirugarren txanda da orain abiatuko dutena; herritarrekin biltzen hasi aurretik erakusketa bat izango da, Azokan, "azken prozesutik hona egindakoen berri" emateko.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/03/09
BadiaGU kanpainaren barruan, mugen auziri buruzko erakusketa dago Antxon

BadiaGU kanpainaren barruan, mugen auziari buruzko erakusketa dago Antxon

Antxotarrek datozen hamarkadetarako Antxo nolakoa nahi duten erabaki dezaten, parte hartze prozesu bat abiatuko du hil honen bukaeran udalak. Prozesua garai batean Biteri Plazaren inguruan egin zen lanaren jarraipena izango da, eta orduko hartan bezala Elhuyarrek gidatu eta dinamizatuko ditu parte hartze saioak. Hiru saio aurreikusi dituzte: hilaren 25ean lehenbizikoa; apirilaren 15ean bigarrena eta maiatzaren 6an hirugarrena eta azkena. Tokia eta ordua oraindik zehazteke dituzte, baina data hurbildu ahala jakinaraziko dituztela iragarri du udalak. Lehengo saioan, orain arteko ibilbidea eta egungo proiektuak eta asmoak azalduko dituzte, eta ondoren, aurretik egindako diagnostikoa aurkeztu eta osatuko dute. Bigarren saioan, Antxo berrantolatzeko proposamenak landuko dituzte eta hirugarren eta azken saioan proposamenak lehenetsiko dituzte, herritarrekin adostutako irizpideen arabera eta proposamenen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ondoren. Aurretik, baina, erakusketa bat izango dela ohartarazi dute, azken parte hartze prozesutik hona egin diren urratsen berri emateko. Erakusketa Azokan izango da hil honen erdialdetik aurrera, eta herritarrek han “herriaren beharren eta antolamenduaren inguruko proposamenak” egiteko aukera izango dute. Udalaren webgunearen bidez ere izango da ekarpenak egiteko aukera. Aldagai berriak Antxo Eraikitzen prozesuaren bigarren fasean udalak Biteri plazaren inguruan Ideia Lehiaketa bat antolatzea adostu zuen herritarrekin. Erabaki hura hartu zenetik hona, ordea, Antxoko etorkizunean eragin handia izan dezaketen hainbat aldagai berri sortu dira, eta udalak horiek guztiak partekatu nahi ditu herritarrekin inongo erabakirik hartu aurretik. Aldagai berrien artetik bi nabarmendu ditu udalak: Batetik, Luzuriagako bulegoen eraikina erostea aztertzen ari direla jakinarazi dute, aldundiak lagunduta, eta bestetik, topoaren trazatua lur azpitik bideratzeko egitasmoa aipatu dute, Antxoko egitura zeharo aldatu dezakeelakoan.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.