Herrian egingo direnen berri emango dute, eta 'Gu euskahaldunak' dokumentala ikusteko aukera egongo da
17. Korrikarena da irudia, Oiartzungoa
Korrikaren barruan herrian egingo direnak aurkezteko, ekitaldia antolatu du etzirako (hilak 12, osteguna) Intxixu AEK-k Manuel Lekuona Bibliotekan. 18:30ean hasiko da ekitaldia.
Horren barruan Oiartzunen egingo direnak aurkeztuko dituzte, bai AEKren eta euskararen normalizazioaren aldeko lasterketaren aurretik egingo direnak, zein Korrika pasatu bitartekoak (martxoaren 21ean pasatuko da Oiartzundik).
Ez hori bakarrik. Aurkezpenean
Gu euskahaldun dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Ondokoak, 2013ko Korrikak, 18.enak, Oiartzunen utzitako irudiak dira.
[nggallery id=14]