Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko diru laguntzak eska daitezke
Martxoan zehar bideratu daitezke eskaerak; etxebizitzak alokairuan jartzeagatik hobariak eskatzeko epea, berriz, ostiralean bukatzen da.
Udalak hilaren 31 bitartean zabalik du OHZ ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea; interesdunek udalaren webgunean topa dezakete aukera honi buruzko informazioa.
Era berean, Etxebizitza Hutsa programan parte hartzen dutenek, ostirala bitartean dute dagozkien hobariak eskatzeko epea. Honen gaineko informazioa webgunean topa daiteke baita ere. Hobaria %25ekoa dela zehaztu dute udaleko arduradunek.
