Eraikina eraisteko eta eremua ordenazioan txertatzeko agindua eman berri du udalak
Proisaren aldeko plataformako kideak, mozioren defentsan
Deialdia luzatu du biharko Proisa kultur guneak. 19:30erako jarri dute zita, arrantzaleen kofradiako areto nagusian. Iragarri dutenez, azken gertaeren gaineko komunikatua irakurriko dute bertan.
Lehengo astean Proisa eraitsi eta eremua ordenazioan txeratzeko prozesuari ekin diola iragarri zuen Udal Gobernu Taldeak. Pitzadura berriak agertu dira eraikinean, eta segurtasuna bermatze aldera, eraikinaren ingurua hesitu behar izan dute.