Pasaitarra Musika Elkarteak antolatutako Musika Astearen barruan, bi kontzertu daude asteburuan; datorren astean izango du jarraipena egitarauak, ostegunetik igandera.
Pasaiako Musika Bandak urteroko Musika Astea antolatu du, eta kontzertuak asteburu honetan hasi eta datorren asteko zubian izango dute jarraipena. Lehen asteburuan musika koralak hartuko du protagonismoa, eta hilaren 19tik 22ra bitartean, aldiz, musika klasikoak, jazza, eta musika garaikideak.

Illunbe Musika Banda, Serafin Esnaola plazan, Trintxerpen
Egitaraua:
Hilak 14, larunbata:
Aitor Ezeiza tenorea, Lilla Horti eta Nora Chela Sola sopranoak, Albert Mena Perez pianistak lagunduta. 20:30ean, Pasai Antxoko elizan.
Hilak 15, igandea:
Tolosako Hodeiertz Abesbatza, 19:30ean, Pasai Antxoko elizan.
Hilak 19, osteguna:
Illunbe Musika Bandaren kontzertua, Pasai Antxoko Gure Zumardian, 13:00etan.
Hilak 20, ostirala:
Ennio Pinillos Quartet jazz laukotea, 20:00etan, Antxoko kultur etxean.
Hilak 21, larunbata:
Skala-Brass haize boskotea, 20:30ean, Antxoko elizan.
Hilak 22, igandea:
Pasaia Abesbatza eta Pasaia Gazte Abesbatza, 19:30ean, Antxoko elizan.