
Oroitzene AEKko ikasleak
Gaur goizeko eskola Korrikari eskaini diote Oroitzene AEK Euskaltegiko ikasleek. Kultur aretora bildu eta bertan 19. Korrikaren abestia eta dokumentalarekin gozatzeko aukera izan dute. Dantzarako aukera ere izan dute.
Korrika bertan dela iragarri diete ondoren lezoarrei, eta kalera irten dira hura aurkeztera eta argazkiak ateratzera.
Hilaren 22an, igandearekin goizetik helduko da Korrika Lezora Irundik, 7:13an hain zuzen ere.