Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea onartu du Trenbide Zuzendaritza Nagusiak
30 eguneko epea dute herritarrek aztertu eta helegiteak jartzeko
Trenbide Zuzendaritza Nagusiak Euskadiko trenbide sare berriaren Astigarraga- Oiartzun-Lezo tartea onartu du. Horrenbestez, 30 eguneko epea izango dute herritarrek aztertu eta helegiteak aurkezteko.
Azterlana, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen azpiordezkaritzan, Pio XII plaza 6 (Donostia), edo Lezo, Donostia, Astigarraga, Errenteria, Oiartzun eta Irungo udaletan kontsulta dezakete interesdunek. Alegazioak berriz, aipatutako epean helarazi beharko dizkiote Plangintza eta Proiektuen Zuzendaritza Nagusiari, Jendaurreko informazioa. Astigarraga-Oiartzun-Lezo azterlana erreferentziarekin.