Bi anai erreskatutu behar izan dituzte, Donibaneko puntetan itsasora erorita
Arrantzara zihoazela anaietako bat erori eta bestea bera laguntzera bota da
00:30ean gertatu omen da istripua, bi anaia antxotar Donibaneko puntetako ingurura arrantzara zihoazela. Itsaslabarretik behera erori da haietako bat, eta hura lagundu asmoz bota du bere burua itsasora bigarrenak. Biak erreskatatu behar izan dituzte. Gurutze Gorriak, suhiltzaileek eta Ertzaintzak parte hartu dute erreskatean. Bi anaiak –58 eta 62 urtetakoak– ospitaleratu dituzte.