Korrikari merezi duen harrera egingo diote Oiartzunen
Atzo aurkeztu zituzten AEKren lasterketa aurretik, bitartean eta ondoren herrian egingo direnak
- 19:00etan, Kuadrillategiko gazteek Korrikari buruzko murala margotuko dute Ugaldetxoko futbol zelaian
- Txondorraren prozesua ikusteko aukera egongo da plazan
- 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Azmarrin taldearen eskutik, Beltzean mintzo hitzaldia.
- Korrikaren hasierara joateko eskualdeko autobusa antolatu da. Izena Intxixu AEKn eman behar da.
- Egunean zehar, Korrika Tonbola herriko plazan eta Elizaldeko tabernetan.
- Goizean zehar, Gasteizko gaita jotzaileak, Muxikoak eta musika herriko plazan.
- 12:19etik aurrera, 19. Korrika Oiartzungo auzoetatik ibiliko da.
- Ondoren, bazkari autogestionatua Kontzejupean. Norberak etxetik eraman behar du otordua. Mahaiak eta aulkiak, eta edariak hartzeko taberna egongo dira. Herriko bertsolari gazteek emango diote hasiera bazkariari.
- 16:00etatik aurrera. Modestorekin dantzaldia Kontzejupean.
- 19:00etatik aurrera, Eketro Patxaranga taldeak plazako kaleak musikaz alaituko ditu.
- 23:00etatik aurrera, Ingo al deu? eta herriko beste talde baten kontzertua Kontzejupean.
- 19:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan, Zohardia Iosu Muguruza zenari buruzko dokumentala.
- Eguerdian, Korrika Txikia herriko ikastetxeetako haurrekin. Jarraian batidoak eta bizkotxoak banatuko dituzte.
- Herriko plazan, Hautzaroko kideek dantza garaikide eta malabar ikuskizunak egin, eta bertsoak kantatuko dituzte.
- Iluntzean, Korrika Gaztea Elizaldetik. Ondoren, luntxa.
- Bilbon Korrika bukatuko da. Bertara joateko autobusak daude. Izena Intxixu AEKn eman behar da.