Pasaitarren Eskubideak taldeak hauteskundeen aurretik ezagutu nahi du alderdiek hondakinen aferan hartuko duten jarrera
Atez atekoa bertan behera uztea nahi dute, hurrengo legegintzaldiaren lehen hiruhilekoan
Atez atekoa bertan behera utzi eta organikoa biltzeko aukera emango lukeen edukiontzi bidezko sistema ezarri nahiko luke Pasaitarren Eskubideak taldeak legegintzaldi berria hasi eta lehenbiziko hiru hilabetetan. Alderdiek beren eskaera bere egiteko prest ote dauden jakin nahi du taldeak, baina hauteskundeen aurretik. Galdera luzatuko diete alderdi guztiei, eta erantzuten ez badute ezetza ulertuko dutela ohartarazi dute.
Bide batez, maiatza hasieran bizilagunekin bildu nahi dutela iragarri dute. Bilera horretan alderdiek emandako erantzunen berri helaraziko diete bizilagunei.