Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Egiten dugun musikaren beste erreferenterik ez da gurean»

Iñaki Altolagirre ‘Matxet’, Anai Arrebak musika taldeko kideari elkarrizketa

Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2015/03/16
Anai ArrebakIzarretan zehar, azken diskoa  kaleratu berri du Anai Arrebak talde pasaitarrak. Gustura zaudete emaitzarekin? Bai, oso gustura gaude lanarekin. Kostata atera dugu, agian lehenago nahi genuelako kalean izatea, baina azkenean iritsi da. Zer gertatu da atzeratzeko? Estilo aldetik jarraitzen dugu gureari eusten, baina egia da soinua findu egin dugula eta oztopoak sortu zaizkigula grabazioa egiteko garaian. Ahotsak asko landu ditugu, gitarrak… Pentsatu genuen gutxiago kostatuko zitzaigula. Hasieran ezintasun puntua sortu zitzaigun atzeratuko zela ikusi genuenean, Durangoko azokarako atera nahi genuelako. Diskoa ongi landuta atera nahi genuen ordea, eta hala izateko denbora gehiago behar genuen. Atzerapenak merezi izan du, saturazio izugarria dagoelako Durangoko azokari begira, eta gu talde umila eta txikia izanik, diskoa martxoan aterata, jendeak eta hedabideek kasu gehiago egingo zigutela argi genuen. 2010ean sortu eta bi urtera,  zuen musika dantza egiteko makina bihurtu nahi zenutela  esan zenuten. Bost urte hauetako ibilbidean lortu al duzue? Horretan gabiltza. Gu rock taldeetan ibilitakoak gara aurretik, Jousilouli, Naizroxa, Triger Travis… rockzaleak izan gara. Anai  Arrebak taldearekin urratsak egin ditugu. Punka eta musika dantzagarria uztartu genituen hasieran, eta gutxinaka oso diskotekeroak ziren abestiak lortu nahi genituen. Uste dut urratsa egin dugula bide horretan disko honekin, eta helburua ere lortu dugula. Eta musika dantzagarri horrek ba al du jarraitzailerik gurean? Kontzertuekin oso gustura ibili gara, beraz, baietz esango nuke. Gure kontzertuak bereziak izaten dira, gogorrak esango nuke hasieran, uste dudalako jendeak ez dakiela zein estilotan kokatu gure musika. Horrekin ez dut esan nahi oso bereziak garenik, baina egiten dugun musikan ez dago beste erreferenterik. Kontzertuetan jendea hotz gelditzen da hasieran… Beti esaten dugu gure kontzertuak hileta bezala hasi, eta jai handi gisa amaitzen direla. Rockzaleak zineten taldekide guztiak Anai Arrebak sortu zenutenean. Zergatik musika dantzagarria? Betidanik gustatu izan zaigu musika dantzagarria. Rocka eta punka, hardcorea eta metala ere egin izan dugu taldekideok, baina niri behintzat betidanik gustatu izan zait disko musika. Musika dantzagarria eta euskaraz. Ez da apustu makala…Beti dituzu erreferentziak Ameriketako Estatu Batuetan edo Ingalaterran. Espainiako Estatuan ere badira halako estiloa egiten dutenak, baina gurean ez dago. Betidanik gustatu izan zaigu festarako musika. Badaude festarako taldeak gurean, baina gure estiloa jorratzen dutenak ez daude, musika elektronikoa eta diskotekeroa egiten dutenak. Gure burua testuinguru ezberdin batean jarri nahi izan dugu, garatu, azken batean. Arrebak [Margari Altolagirre] eta biok beti izan dugu zerbait ezberdina egiteko gogoa. Dantzarako taldeak, Bee Gees bezalakoak asko gustatzen zaizkigu. Anai-arreben artean zerbait egiteko gogoa zenutela aipatu duzu. Zaila al da arrebarekin batera, familiartean, aritzea taldean? Eztabaida dezakezu, baina bost minutuan gaindituta dago. Maila horretan errazagoa dela iruditzen zait. Gustura gaude. Bederatzi abesti ditu disko berriak, eta Zorte ona opa dizut izenekoa aukeratu duzue zuen webguneko bisitariei harrera egiteko. Berezia da? Zorte ona opa dizut single moduan atera genuen diskoaren aurrerapen gisa, eta bideoklipa ere egin genuen. Islatzen du diska honetan nora joan nahi genuen. Gure soinuak findu ditugu, detaile guztiak zaindu… Melodiak oso landuak daude, elektronika ere. Detaile oso politak ditu disko guztiak. Nork sortzen ditu letrak Anai Arrebak taldean? Disko honetan elkarlana izan dela esan dezaket. Taldea osatu genuenean letrak Iñigo Etxarri eta neure artean egiten genituen, baina taldea finkatu ondoren, honakoa gure bigarren disko luzea izanik, denen artean egitea erabaki genuen. Maila horretan diskorik konpartituena izan da. Letra gehienak nik idatzi ditut hala ere, arrebak ere idatzi du zerbait… Musikalki ere Ander [bateria jotzailea] sartu da idaztera. Nahi genuen talde guztiaren inplikazioa izatea, eta oso gustura ibili gara. Disko berriaren aurkezpenerako lehen kontzertua gaur bertan izango duzue Donostiako Daba-Daban. Urduritasunik bai? Ni ez nago urduri. Batzuk aurreko astetik omen daude urduri. Nik eguna iristeko gogoa dut, hasteko. Taldean, gainera, aldaketak izan ditugu, sei izatetik, lau izatera pasatu gara, gitarra bat kendu dugu. Baina rockak jarraitzen du presente. Taldearentzat zailena izan da konpromisoak eta taldea uztartzea. Une honetan Ander ari da baterian, Margari abesten eta neu ere. Etxarrik, gitarra, teklatua, eta perkusioa jotzen ditu. Beste kontzertu batzuk ere badituzue lotuta diskoa aurkezteko. Bai, hala da, hilaren 18an Gasteizko gaztetxean joko dugu; 26an Arrasateko gaztetxean; apirilaren 9an Bilboko Kafe Antzokian; eta apirilaren 30ean Tolosako Bonberenean. Funkyarekin gusturago sentitu zarete azken disko honetan? Baliteke, oso funkyzaleak gara betidanik. Nik esango nuke funkya baino gehiago, melodiagatik edo pop estilotik hurbilago dagoela. Zerbait dibertigarria egiteko gogoa zenutela esan duzue behin baino gehiagotan. Dibertigarria da Anai Arrebak? Bai, zalantzarik gabe. Erabat dibertigarria. Taldea ongi pasatzeko sortu genuen, eta askotan esaten digu jendeak, kontzertuak ikusita, gustatuko litzaiekela oholtza gainean egotea. Gurean beti serioak izan gara, eta barre egitea, ongi pasatzea eta dibertigarriak izatea garrantzitsua da. Jendeak hori eskatzen du, eta guk ere hori nahi genuen. Grabazio estudioan edo oholtza gainean. Non erosoago? Ezberdina da. Oholtza gainean oso ongi pasatzen dut, eta asko betetzen nau. Grabazio estudioan, berriz, gauza berriak egiteko aukera dago, probak egiteko eta zoragarria da. Oiartzungo baserri batean entseatzen dugu, behealdean dugu estudioa eta denborarekin hartzen dugu. Oso gustura gaude, gure txokoa dugu eta nahi duguna egin dezakegu. Oholtza eta estudioa ezberdinak dira, baina batak bestea elikatzen duela argi dut. Biak ditut gustuko. Zein da musikaren egoera Oarso Bidasoan. Mugitzen al da zerbait bi eskualdeetan? Hemen eta orokorrean gauza berritzaile askorik ez dagoela uste dut. Hogei urte daramatzat musikaren munduan, eta gizartean dauden aldaketak asko sumatzen dira. 20 urterekin asteburua iritsi eta edozer gauza ikustera joaten ginen. Orain oso jende gutxi joaten da kontzertuetara, ez da lehen bezala, eta ikusten den jendea, gainera, gure adin bueltakoa izaten da. 20 urteko gazteak ez dira ikusten. Gaztetxeen mugimendua jaitsi bada ere, hor dago oraindik. Uste dut musika eskaintza jaitsi dela, baina proposamenak badaudela. Errenteria-Oreretan, adibidez, oso gustuko izango nuke Niessenen jotzea. Lekua oso ondo dagoela iruditzen zait, eta gustatuko litzaidake hor kontzertua egitea. Kultura arloan murrizketak nabariak dira, bestalde, krisia dela eta, baina mugimendua badela uste dut. Niessen Kulturgunea aipatu duzu kontzertua egiteko gogoko leku gisa. Horrekin batera bada gustuko espazioren bat, oraindik konkistatu gabea? Bost urte pasatu dira eta atzera eginda, jotzea espero ez genuen leku mordoan jo dugula ohartu gara, eta hori izugarria da. Jaialdietan izan gara, eta lehiaketa dezente irabazi dugu. Gogoko gogoko… atzerrira joatea izango nuke adibidez, jotzera. Hizkuntza muga izan daiteke? Ez, ez dut uste euskaraz abestea muga denik atzerrira joateko. Iaz Kadizen (Andaluzia, Espainia) bi kontzertu egin genituen, eta  oso esperientzia polita izan zen. Jendeak euskaraz abesten amaitu zuen. Oso animatuta zegoen. Kanpora joateko, ordea, dirua behar da, eta badakizu… Dirua aipatu duzu. Honetaz bizi al daiteke, musikaz, alegia? Hasieran, baietz uste duzu, musika delako gehien betetzen zaituen gauza, zure ilusioa. Urteak pasatu ahala, sen erromantiko hori galtzen zoaz, edo nire kasuan behintzat, hala egin dut. Orduan, mundu honetan bihar zein egoeratan izango zaren aurreikusterik ez duzula ohartzen zara. Nik aspaldi lortu nuen lana. Goizez lan egiten dut, eta arratsalde guztiak libre ditut gustuko dudana egiteko. Hor aurkitu dut oreka. Mundu honetan, nire amonak esaten duen bezala, diruak agintzen du azkenean. Ni pertsonalki oso gustura nago. Musikalki nahi dudana egiteko aukera dut eta aseta sentitzen naiz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.