Arditurriko ingurunea
“Ezohiko esperientzia” bat bizi daitekeelakoan, Oarsoaldeko Turismo Bulegoak Arditurriko ematzeen ingurua bisitatzeko gonbita egin die eskualdeko herritarrei. Bertan hainbat baliabidez gozatzeko aukera dagoela adierazi du Oarsoaldeko Turismo Bulegoak.
Arditurriko meatzeak, Tren Berdea, eta inguruko museoetara bisitak jarri dituzte eskaintza horren oinarrian, betiere kontuan hartuz hara iristeko Oiartzundik bidegorria dagoela. Hau da, haraino Tren Berdean, oinez edo bizikletan joan daitekeela.
Horien gaineko informazio gehiago
Arditurriko webgunean, nahiz
eskualdeko turismo bulegoarenan jaso daiteke.