Korrikaren lekukoa hilaren 22an iritsiko da Oiartzunera
Irun aldetik helduko da Korrika Lezora igande goizean, eta harrera egiteko Gaintxurizketara autobusa antolatu du Oroitzene AEK Euskaltegiak. 7:25ean helduko da Korrika 19 Gaintxurizketara. Autobusa 6:45ean abiatuko da Bekoerrota Kiroldegi atzeko autobus geltokitik. 6:50ean berriz, Irurtzungo biribilgunera joango da.
Gosaria ere prestatu dute Korrikan parte hartzen dutenek indarrak berritzeko. 8:00etan izango da gosaria Tiñelu atzeko atarian borondatearen truke.