Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaiako haurrek gaur hasiko dituzte ipuin kontaketa saioak

Badia Eskola eta udal liburutegien ekimenez, antzerki ikasleek haurrei ipuinak kontatzeko egitasmoa abiatu dute. Kontakatilluketan epe luzerako asmoa izatea nahi dute, eta formazioari garrantzia berezia eman diote.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2015/03/17
Gaur dute lehen saioa, Trintxerpen, Badiako ikasleek

Gaur dute lehen saioa, Trintxerpen, Badiako ikasleek

Antzerki ikasleak ipuinak kontatzen. Kontakatilluketan proiektua da hori. Haurrak, haurrei ipuinak kontatzen, haurrek beste haur helduago batzuengandik literaturan eta ipuin kontaketan murgiltzeko gonbidapena jasotzen. Hori egin dute Pasaiako Badia Eskolako kideek eta Pasaiako liburutegiek elkarlanean. Kontakatilluketan da emaitza. Gaur egingo dute (18:00) Badia Eskolako lau ikaslek lehen kontaketa Trintxerpeko liburutegian. Ondoren, 24an Antxon izango dira, apirilaren 14an San Pedron, eta 21ean Antxon. Olatz Cortes, Maddi Vicente, Maria Avila eta Leire Muñoz izango dira kontalariak. Antxoko Kultur Etxea izan zen egitasmoaren epizentroa, espazio berdin batean liburuak, literatura, antzerkia —bertan egiten dituzte entseguak Badia Eskolakoek—, ipuin kontaketak, haurrak eta gogoa, gogo asko batu zirelako. Antxoko liburutegiko liburuzainak piztu zuen garra, Badiakoei ideia luzatu, eta lanean jarri ziren. «Gauza polita da espazio berberean lanean ari den jendea ados jartzea. Guk ikasle pila ditugu, eta handienek arte eszenikoetan oinarria dute. Zergatik ez eraman horiek txikiagoei ipuinak kontatzera?»; egitasmoaren hasiera horrela laburbildu du Iker Fernandez Badia Eskolako irakasleak. Konexio asko izan ziren haurrak irakurketara konektatzeko euskarria sortzeko. Ideia izanda, kontalariak behar. Arazorik ez. Ikasleek gogoz hartu zuten arte eszenikoetara beste era batera hurbiltzeko aukera, «gaitasun berriak topatzeko baliabide izan da haientzat. Entseguetan nabarmena da hori, eta gainera, herriari eta haurrei ekarpena egiten diete», azaldu du Fernandezek: «Hasieratik garbi genuen ondo egin nahi genuela egitasmoa. Formazioa oinarrizkotzat jo genuen, eta egitasmoan parte hartzeko prest zeuden ikasleak formatzeari ekin genion, hainbat baliabide eta euskarrirekin. Ez genuen zerbait puntuala egin nahi, luzerakoa baizik». Hamar ikasle Hamar ikaslek jaso dute formazio orokor hori. Maider Galarzak izan du pisu handiena horretan, hura ere ipuin kontalaria baita. Ipuin idatzitik, ahozkotasunera pasatzea funtsezkoa izan da Galarzaren ustez: «Horretarako objektuak, musika eta gorputza erabili dituzte ikasleek, ipuinaren mamiaz jabetzeaz gain». Lehen kontaketak lauko talde batek egingo ditu, eta uda ondoren beste talde bat arduratuko da kontaketetaz. Irakasleek nabarmendu dute ikasleen artean sortu den giroa, nahiz eta ikastetxe edo ingurune ezberdinetakoak izan, «eta euskarazko harremana izan dute. Euskaraz ikasi dute, sozializatu dira. Ederra izan da prozesu  osoa». uetxebeste@hitza.eus
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.