La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Korrika nagusia iritsi aurreko giroa ederki berotu dute

Haur bat, Antxon, harro lekukoa eramaten
Iritsi da Korrika Pasaiara. Gaur egin dituzte Korrika Txikiak Antxon, Donibanen eta Trintxerpe-San Pedron. Ikusgarriak izan dira denak ala denak.
Antxon, esaterako, La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko gazteenek hartu dituzte kaleak. Ikusgarria izan da ikustea zein ilusiorekin eraman dituzten lekukoak hala egokitu zaienek, eskuz esku ikurrina eramanaz, euskararen erabileraren eta ikasketaren ikurraren atzean ehunka haur izanda. Errepide alboetan, ikusle ugari, gehienak gurasoak.
[nggallery id=18]