
Korrika Txikia
Korrikak txikienei emango die txanda gaur eta Lezo Herri Eskola eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak bilakatuko dira protagonistak euskararen aldeko lasterketan. 15:30ean abiatuko da Goiko Plazatik Korrika Txikia eta Karlos Saldise plazan amaituko da txokolate jatearekin. 6. Mailako ikasleek ibilbide osoa egingo dute eta beste mailak ibilbidean barrena batzen joango zazikie. Ikasle maila bakoitzari dagokion ibilbide zatia ondokoa da:
- Goiko Plaza: 6. Mailako ikasleak.
- Gurutze Santuaren plaza: 5. Mailako ikasleak.
- Andreone: 4. Mailako ikasleak.
- Urdaburu kale hasiera: 3. Mailako ikasleak.
- Plazeta kalea bukaera: 2. Mailako ikasleak.
- Titare parean: Haur Hezkuntzako ikasleak.
- Saldise plaza: Haurtxo haurtzaindegiko haurrak.