Abiatu da Korrika eta pasaitarrak berotzen hasi dira, harrerarako
Gosariak antolatu dituzte San Pedron eta Trintxerpen, eta Donibanen eta Antxon bazkariak
Igandean iritsiko da 19. Korrika Pasaiara, goizean goiz iritsi ere. Lezotik barrena sartuko da gurera, Donibanetik. 07:45erako aurreikusten da iritsiko dela Meipira. Plazaraino bidea egin eta han, itsasoz pasatuko da lekukoa badiaren beste aldera. Albaolako kideek hartuko dute lekukoa San Pedron, Hitzako langileen eskutik. Ondartxotik, San Pedroko parte zaharrerantz abiatuko da Korrika, Torreatze zeharkatuz. Euskadi etorbidetik Trintxerpe zeharkatuta, Kontadoresetik igoko da Korrika Herrerarantz, eta handik Buenavistarantz joango da, Donostiarako bidea hartu aurretik Pasai Antxotik igarotzeko. 08:49 inguruan iritsiko da Antxora Korrika.
Egitaraua:
Larunbatean:
Donibane:
- 14:00: Korrika bazkaria, Bixi-Bixin. Ondoren kantaldia Gorka eta Eider Zabaletarekin.
- 19:00: Kantu jira Meipitik.
- 07:45: Korrikari harrera Meipin.
- 08:30: Korrikari harrera Buenavistan.
- 08:50: Korrika Antxora iritsiko da.
- 10:00: hamaiketakoa, Gure Zumardian, Armonia elkarteak eta Kamio tabernak antolatua.
- 12:00: poteoa Alkartasuna dantza taldeko kideekin eta Jon Martin eta Xamoa bertsolariekin.
- 14:00: herri bazkaria Basari elkartean, 10 euroan (entsalada eta paella); ondoren, zozketak.
- 08:45: gosaria Arraunlari kalean.
- 07:30: gosaria Trintxer elkartean.
