Korrika hasita, prest daude harrera egiteko oiartzuarrak
Etzi (larunbata) iritsiko da Korrika; egun osoan zehar daude gauzak herrian, euskaraz gozatzeko
- Egun guztian zehar Korrika Tonbola jarrita egongo da plazan eta Elizaldeko tabernetan.
- goizean zehar Gasteizko gaita jotzaileak eta muxikoak izango dira Doneztebe plazan.
- 12:19etik aurrera, Korrika Oiartzundik ibiliko da.
- Korrika pasatuta, bazkari autogestionatua (norberak eramandako jakiekin, edarien txosna eta aulki nahiz mahaiak egongo dira) Kontzejupean.
- Herriko bertsolari gazteek bukatutzat emango dute bazkaria saio batekin;
- 16:00etan, Modestorekin dantzaldia Kontzejupean.
- 19:00etan, Elektropatxaranga taldeak saioa hasiko du.
- 23:00etan, Ingo al deu? taldearen kontzertua Kontzejupean.
- 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Iosu Muguruzari buruzko Zohardia dokumentala.
- Eguerdian Korrika Txikia aterako da ikastetxe arteko biribilgunetik.
- Ondoren, herriko plazan, Haurtzaro Ikastolako eskolaz kanpoko jarduerekin ikuskizuna;
- Iluntzean, Korrika Gaztea herritik zehar.
- Txondorraren prozesua ikusteko aukera plazan. Bertatik ikatza aterako dute Korrika bukatuko den egunean.

