
Bisitari asko ari da jasotzen txondorra
Korrika Kulturalaren barruan txondorra egiten ari dira plazan. Eta arrakasta izaten ari da. Izan ere bisitari asko eta asko jasotzen ari da ikazkinen lana, eta bertatik bertara azalpenak ematen ari zaizkie Doneztebe plazara bertaratzen direnei. Ikazkinek pozik esaten dute zer ari diren egiten, eta bisitariek gustura jasotzen dituzte ikusten ari direnaren gaineko azalpenak.
Hilaren 16an hasi ziren txondorra egiten herri erdi-erdian. 29an bukatuko dute, Korrika Bilbon bukatuko den egunean.
Etengabe jaso daiteke txondorraren gaineko informazioa.