Donostiako Antonio Elorza belodromoan izango da proba, larunbatean.
Arraunarekin zerikusia duen proba bat prestatu dute larunbaterako. Ergometroa, oinezko lasterketa eta spinnig-a nahastuko dituzte, arraunlarien trebezia eta fisikoa neurtzeko.
Taldea hiru gizonek eta bi emakumek osatuko dute. San Pedro gizonak jarriko ditu, eta Hibaikak, berriz, emakumeak. San Pedroren aldetik Virgil Lagara, Ibai González eta Haitz Ortiz hartuko dute parte. Hibaikaren aldetik Leire Alcala eta Estibaliz Gezala osatuko dute taldea.
Sarrerak interneten bidez eros daitezke.