Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Udalak ESAITek egindako lana aitortu du

Atzoko udalbatzarrean adierazpena irakurri zuten gobernu taldeko zinegotziek

Urko Etxebeste Petrirena
Oarsoaldea
2015/03/26
Euskal selekzioen ofizialtasuna, hori izan da ESAITen aldarri nagusia

Euskal selekzioen ofizialtasuna, hori izan da ESAITen aldarri nagusia

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) bere bidea bukatutzat ematea deliberatu du. Horregatik, atzo, Oiartzungo Udalaren udalbatzarrean euskal selekzioen ofizialtasunaren alde lanean aritu den taldeari aitortza egiteko adierazpena irakurri zuten gobernu taldeko kideek. Aurretik, H1 eta EAJko zinegotziekin adostu nahi izan zuten adierazpena, baina azken bi alderdi horien erantzunik ez zen izan. Hartara, Oihan Tello Kirol zinegotzia arduratu zen adierazpena irakurtzeaz. Honakoa da, bere osotasunean: “Duela ia 20 urte sortu zen taldea, 1996ko udaran, Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea defendatzeko helburuarekin. Hori lortzeko lan asko egin da eta mota guztietako ekintzak burutu: hitzaldiak, mahai-inguruak, mendi martxak (legealdi honen hasierakoa kasu, xanistebanetan), Iratiko Tourra, urteroko partidaren inguruko sentsibilizazio ekintzak… Ekimen horiek kirolari, herritar, sindikatu, alderdi politiko eta hainbat eta hainbat eragile sozialek ahalbidetu dituzte. Esanguratsuak diren batzuk aipatzearren: 1.- Euskal selekzioaren aldeko manifestua, 1998ko urrian Mexikon jokatu zen Munduko Euskal Pilota Txapelketaren aurretik, euskal pilotari batzuek sinatutakoa, gerora beste batzuek ere sinatu zutena. 2.- Urtero jokatzen den futbol partida, “Herri bat, selekzio bat” lelopean. Urtetako lan hori eskertu beharrekoa da, egun begi bistakoak baitira lorpenak. Izan ere, inork ez du zalantzan jartzen gure selekzioek ofizialak izateko duten eskubidea. Milaka herritar eta kirolariren inplikazioari esker lortu dugu, eta ESAIT izan da hau gidatzen aritu den taldea. Egungo egoera soziopolitikoa aldatu delako egin dute ESAITeko kideek ibilbideari amaiera emateko urratsa. Beraien hitzak hartuta: “ESAITen desagerpenak ez du ofizialtasunaren dinamikaren desagerpena suposatzen; alderantziz, jendarteak zein eragile desberdinek ofizialtasunaren aldeko dinamikan indarrak batu eta aukera baliatu behar dugu Euskal Herria eskenatoki berri batera eramango duen mugimendu bat eraikitzeko.” Amaitzeko, gure esker ona adierazi behar dugu ezinbestean udaleko ordezkari guztien izenean eta Oiartzungo herriaren izenean. Ia 20 urte hauetan bidelagun izan gara eta elkarlan horrek balio handia izan du herri hau nahi dugun bezalakoa izan dadin beste pausu bat eman ahal izateko. Eskerrik asko benetan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.