Boluntarioek egingo dute tranpen jarraipena; maiatza hasierara arte egongo dira jarrita
Gurutzeko Bizardia plazan jarri dute tranpetako bat
Asiako liztorrari aurre egiteko neurriak hartu ditu Oiartzungo Udalak. 11 tranpa jarri ditu herriko hainbat auzotan, denak ala denak Gipuzkoako Foru Aldundiak homologatutakoak. Maiatza hasierara arte egongo dira jarrita, garai horretan hasten direlako liztorrak neguko loalditik esnatzen.
Tranpen xedea da liztorrek habiak ez eraikitzea. Horrela, 12 boluntario arduratuko dira tranpen jarraipena egiteaz. Horiei hainbat material emango dizkie udalak, hala nola, aktuaziorako produktua, eskularruak, motxila, edo jarraipena egiteko fitxa.
Honako tokietan jarri dituzte tranpak:
- Lartzabal etxadian.
- Mendinen (Arragua).
- Askorastin (Ergoien).
- Bizardia plazan (Gurutze).
- Ibarren.
- Klarene plazan (Altzibar).
- Gaetxen (Iturriotz).
- Errotaurre etxadian (Karrika).
- Atamitxen (Ugaldetxo).
- Udako igerilekuan.
- Tajon (Ugaldetxo).