Sozialistek botoa postaz eman nahi dutenentzeko zerbitzua abiatuko dute
Eskaerak bideratuko dituzte alderdiak Trintxerpen duen egoitzatik, bihartik hasita
Botoa posta bidez emateko asmoa dutenek, bihar hasi eta maiatzaren 14ra arteko epea izango dute eskaera bideratzeko. Pasaiako PSE-EEk jakinarazi duenez, alderdiak laguntza eskainiko die botoa posta bidez eman nahi dutenei.
Trintxerpeko Gudarien Enparantzan (59. zenbakia, behea) duten egoitzatik, PSE-EEk eskaerak bideratuko ditu hala eskatzen duten herritarrentzat. Jakinarazi dutenez, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:30era hartuko dituzte eskaerak. Telefonoz ere egin daitezke eskaerak, 943 393 803 eta 609 08 67 39 telefono zenbakietara deituta.