Donibaneko pilotalekuko sabaia konpondu dute
Polikarbonatozko xaflak jarri dituzte argi naturalari bide emateko
Putzuak egiten ziren Donibaneko pilotalekuan euria egiten zuen aldiro, eta hori dela eta sabaian konponketak egin dituztela jakinarazi du udalak. Bide batez, polikarbonatozko xaflak jarri dituztela zehaztu dute, modu horretan argi naturala baliatzeko.
