Hautesle erroldako behin behineko zerrendak kontsulta daitezke
Hilaren 13ra arte aurkeztu daitezke helegiteak informazio bulegoan
Maiatzaren 24an izango diren Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeei begira hautesle erroldako behin behineko zerrendak kontsulta daitezke Lezoko Udalean. Haiek aztertu eta behar diren helegiteak aurkezteko aukera izango dute lezoarrek hilaren 13ra arte. Horretarako informazio bulegora joan beharko dute astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak arte.