Frigoliburutegia, Karrikako plazan
Abaraxka ludotekako kideek mugitu dute berriz ere Frigoliburutegia. Hilabete honetan zehar Karrikako plazan egongo da jarrita. Auzoetan irakurzaletasuna sustatzeko jarduera da liburuz beteriko etxeko tresnarena.
Bertatik Karrikako herritarrek liburuak hartu, eta utz ditzakete. Hori bai, beti ere hozkailuari behar bezalako trataera eman behar zaio, zaindu behar da.
Auzoz auzo doan liburutegiaz gain, Abaraxkaren atarian beste bat jarrita dago.