Baratza Parkeko etxola izango dute topaleku auzolanean parte hartzen dutenek 10:00etan
Baratza Parkean sortutako hezegunea
Auzolan eguna antolatu dute iganderako Baratza Parkean Lezoko Udalak, Kutxa Ekoguneak eta Arantzadi Zinetzia Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. “Inguruan duten aberastasuna eta bertan dauden bizidunak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek eta bide batez horien alde zerbait egiteko aukera ere”, azaldu dute antolatzaileek.
Baratza Parkeko etxola izango dute topaleku auzolanean parte hartzen dutenek 10:00etan. Bertatik joan den urte amaieran sortu zuten urmaela bisitatuko dute. Hezegune horretan bizi diren edo etorkizunean biziko diren animaliei buruzko informazioa jasoko dute bertaratzen direnek. Ez da ekimen bakarra izango, konposta tailerra ere egingo baitute. Baratza Parkeko eremua garbituko dute halaber, ibai ertzean zuhaitz landatu, eta uraskak garbitu. Otordua ere ez dela faltako azaldu dute antolatzaileek eta lezoar guztiak animatu dituzte ekimenean parte hartzera.