Hautesle errolda udaletxean dago ikusgai
Hilaren 13ra bitartean kontsulta daiteke
Pasaiako PSE-EEk herritarrei dei egin die, kontsulta egin dezaten, eta Luzuriagako eta Velascoko etxeetara etorri berriei bereziki erne egoteko ohartarazi diete. Zehaztu dutenez, 2014ko abenduaren 31 baino lehen Pasaian erroldatutako guztiek agertu beharko lukete erroldan.