Laboral Kutxak bertan behera utzi du etxegabetze bat
Gipuzkoako Stop Kaleratzeak platafomaren hitzetan "herritarren presioari" eta "udalaren esku hartzeari" esker hartu du erabakia Laboral Kutxak
Hilaren 14an etxegabetuko zituen Laboral Kutxak Kristina eta bere adin txikiko bi haurrak. Erabakia, ordea, bertan behera utzi du eta azkenik ez du Errenteriako familia etxerik gabe utziko. Gipuzkoako Stop Kaleratzeak platafomaren hitzetan “herritarren presioari” eta “udalaren esku hartzeari” esker hartu du erabakia Laboral Kutxak.
Kristina eta bere familia behin baino gehiagotan saiatu direla etxea berreskuratzeko finantza entitatearekin adostasunera heltzen nabarmendu dute plataformatik, “baina ez dute lortu. Orain berriz, erakundeen esku hartzeari esker, eta herritarren presioarengatik lortu dute ez kaleratzea”.