PSE-EEk Velascoko bizilagunei etxebizitza hutsen errekargua ez aplikatzeko eskatuko du
Sozialistek plenora eramango dute proposamena
San Pedroko Velascoko bizilagunak Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren errekarguaz salbuestea proposatuko du PSE-EEk. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, hurrengo plenora eramango dute proposamena. Izan ere, udalak kasu honetan jazo diren ezohiko baldintzei erreparatu beharko liokeela uste dute sozialistek.
Porrot egin du Velascoko etxebizitza berriak eraiki zituen enpresak, eta hartzekodunen konkurtsoan dago, ondoren likidatzeko. Etxe jabeek zenbat gastu eta zerga hartu behar izan dituzte bere gain, eta tramitazio guztia bukatu arte, askok ezin izan dute bertan erroldatu.
Errekargua aplikatu baino lehen horiek guztiak kontuan hartzeko eskatuko du PSE-EEk.
