Antxo Eraikiz prozesuaren barruko bigarren parte hartze saioa egingo da datorren astean
Antxo Eraikiz erakusketa, azokan
Lehen saioa martxoaren 25ean egin zuten, Antxoko Ikastolan. Parte hartu zuten herritarrek orain arte Pasai Antxon gauzatu diren proiektuak ezagutu zituzten eta etorkizuneko asmo eta aukeren berri jaso zuten. Udaleko arkitekto Iñaki Ormazabalek eman zituen azalpenak, udalak prestatu duen
erakusketa oinarri hartuta.
Udalak azaldu duenez antxotarrek “datozen 10-20-30 urtetara nolako Antxo” nahi duten diseinatzeko prozesua da Antxo Eraikiz. Gerora udaleko teknikariek herritarren proposamen horiek teknikoki zein ekonomikoki aztertuko dituztela zehaztu dute “azken biltzar batean denon artean berriz ere barrutirako lehentasunak ezartzeko”.
Asteazkenean egingo den bigarren parte hartze saioan, herritarrek Antxo berrantolatzeko proposamenak lantzea eta proposamenak lehenesteko irizpideak finkatzea da asmoa. Horretarako 19:00etan elkartuko dira Antxoko Ikastolan, Elhuyarrek zuzenduko duen saioan.