Musika eskolako tasak eta hobariak jendaurrean jarri ditu udalak
Maiatzaren 30era arte izango dute interesdunek aukera erreklamazio horiek aurkezteko
Musika eskolako tasak eta hobariak jendaurrean jarri ditu udalak erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Maiatzaren 30era arte izango dute interesdunek aukera erreklamazio horiek aurkezteko. Agiria kontuhartzailetzan dago eta erreklamazioak erregistro nagusian aurkeztu behar dira 8:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.