Bihar, 11:00etan sailkapen estropada lehiatuko da, eta etzi, 12:00etan, txapelketa
Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia
Aurreko estropadatan egindako lan txukuna berresten saiatuko dira bihar eta etzi eskualdeko batelak. San Pedron lehiatuko da asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa, bi egunetan. Bihar izango da sailkapen estropada, 11:00etatik aurrera, eta etzi lehiatuko dira bihar txartela lortzen dutenak, Pasaiako badian bertan.
San Pedrok bost batel uretaratuko ditu bihar; bat neskena, Promesen Mailakoa, eta gainontzekoak mutilenak, Haur, Kadete, Gazte eta Seniorren mailetan bana. San Juanek, berriz, sei batelekin parte hartuko du; nesketan bi batel izango dituzte; Promesen Mailako batela eta Senior mailakoa; eta mutiletan, aldiz, Haurrak, Kadeteak, Gazteak, eta Seniorrak batel banarekin parte hartuko dute. Illunbek, batel bakarrarekin hartuko du parte, Kadeteen Mailako estropadan.
Hibaikak, azkenik, sei batel uretaratuko ditu; hiru neskenak, eta beste hiru mutilenak. Neskak, Haur, Promesak, eta Seniorren Mailan lehiatuko dira eta mutilak, Haur, Kadete eta Gazte mailetan.