Udalerriko zarata mailaren diganostikoa egitea da helburua, gutxieneko kalitate helburuak bermatzen ote diren jakiteko
AAC Acustica + Lumínica enpresa hasia da jada Pasaiako zaraten mapa egiten, Pasaiako Udalaren enkarguz. Eremu urbanoetan eta landa-lurretan zarata maila neurtuko dute, diagnostiko bat egin, eta, besteak beste, gutxieneko kalitate helburuak bermatzen ote diren jakiteko.
Gutxieneko kalitate maila bermatuko ez balitz, zarata maila jaisteko neurriak hartzeko jarduera plana garatzea litzateke hurrengo urratsa.
Zaraten mapa egiteko konpromisoa hartu zuen gobernu taldeak aurrekontua hitzartzeko Ezker Anitzarekin adostutako akordioan, eta aurrekontuan ere horretarako partida aurreikusi zuten. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat ere jasoko du udalak, enkargatu berri duen zaraten mapa osatu ahal izateko.