7-0 irabazi zuen Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak Gazte Berriak taldearen kontra
Espainiako Bigarren Mailan jokatzen du Oiartzunek. Irudian, Gasteizko Aurreraren kontrako partida
Oiartzungo neskek lider jarraitzen dute asteburuan lortutako emaitza bikainari esker. Gazte Berriak taldea hartu zuen Karla Lekuona zelaian eta lehen zatia bukatzerako sei gol sartuta zituen etxeko taldeak. Bigarren zatian gol bat sartuta, 7-0 emaitzarekin gelditu zen markagailua.
Bestalde, OKEko gizonen taldeak mailari eusteko lanak ditu. Zamudioren zelaian jokatu zuten eta 1-1 emaitzarekin bukatu zen jardunaldia. Partida “intentsoa” izan zen eta hasieran oiartzuarrek markatu bazuten ere, bigarren zatian Zamudiok berdinketa ezartzea lortu zuen.