Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

«Euskal Herrian nahikoa argia da selekzioaren aldeko iritzia»

Martxel Toledo ESAIT-eko bozeramaile ohiari elkarrizketa

olatz mitxelena
Oiartzun
2015/04/13
martxel toledoDuela hogei urte inguru hasitako ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du ESAITek. Zergatik? Orain dela ia hogei urte sortu zen ESAIT, iritzi talde bat bezala. Hogei urteren ondoren, ziklo bat bukatu da. Sorrera hartan, helburuetako bat selekzioaren aldeko iritziak biltzea zen, eta helburu hura, neurri handi batean  behintzat, lortuta dago. Euskal Herrian nahikoa argia da selekzioaren aldeko iritzia. Baina ziklo bat bukatu da, eta etorkizunari bidea ematea erabaki dugu. Azken batean, ESAIT bera marka bezala desagertuko da, baina ESAIT orain dela hogei urte bultzatu zuen aldarrikapen horrek jarraipena izango du. Gainera, uste dut, gizarteak nahikoa barneratuta duela aldeko iritzia, eta zentzu horretan behintzat, ez dugu inolako zalantzarik aurrera egingo duela. Zure iritziz zeintzuk dira ESAITek bere ibilbidean erdietsitako lorpenik garrantzitsuenak? Orain dela hogei urte selekzioaren ofizialtasunaren aldarria ia-ia ez zen existitzen. Euskal kirolariek nazioartean bere selekzioarekin jokatzeko aukerak  ezinezkoa zirudien. Iritzi taldea sortuta, eta hainbat hitzaldirekin, federazioekin egindako harremanekin, hainbat urrats txikirekin, horri buelta eman zitzaion. Akaso gehiegi ere bai, jende askok lortutzat edo eman duelako. Egun inork ez du ezbaian jartzen euskal kirolariek badutela eskubidea bere selekzio propioa aukeratu ahal izateko, eta nik uste dut lorpen handienetakoa horixe izan dela. Eta ez dut esaten ESAITek lortu duenik, baina ESAITen laguntzarekin egin da. Selekzioen aldarrikapenean ESAIT erreferente bihurtu da, eta hori izan da hogei urteko lanaren ondorioa. Leku askotan egon, toki askotan aurpegia eman, toki askotan borrokatu… Lanaren ondorio. Gustuko gauza duzunean, eta konbentzimenduz egiten duzunean, ez da lana. Ni sortzaileetakoa naiz, eta esan dezaket oso gustura egin dudala lan. Hainbat bilera egin ditugu, sekretuan ere bai futbolaren kasuan, baita Eguberri egunez ere… Baina gustuko tokian, aldaparik ez. ESAIT desagertuta ere hainbat jarduera mantendu egingo dituzue, ezta? Astebeteko mendi martxa antolatuta dago, eta horri eutsiko zaio. Gu urtero ateratzen gara Tourrera eta aurten ere joango gara. Jarduerak jarraituko du. ESAITek antolatu beharrean, selekzioaren aldeko jende batek antolatuko du. Zein markarekin? Orain ez dakit. Abenduan Jauzia plataforma plazaratu zen, euskal selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko iniziatiba herritarra. Jauziak hartuko al du lekukoa? Ni ez naiz inor hori esateko. Egia esan, ez dakit beraien asmoa zein izango den. Ez dakit izen batekin edo bestearekin, baina aldarrikapenak iraungo duela segurua da. Hogei urte eman dugu iritzia sortzen eta orain jauzia eman beharra dago, hitzetatik ekintzetara. Guk askotan exijitu diogu hori Jaurlaritzari; urratsak egin behar direla. Urte asko daramagu esaten turroiaren partida-rekin amaitu behar dela, eta orain Jaurlaritzak hori onartu du. Berandu izanda ere, ongietorria egiten diogu.
«Gaur egun inork ez du ezbaian jartzen euskal jokalariek eskubidea badutela» «Hogei urte eman ditugu iritzia sortzen eta orain jauzia eman beharra dago» «Goazen gu txapelketa bat antolatzera, ofiziala izango dena»
Zure ustez, nola egin beharko litzateke hitzetatik ekintzetarako jauzia? Goazen guk antolatzera txapelketa. Borondate politikoa egonez gero egin daiteke, antolakuntzarako gaitasuna egon badagoelako. Kalitatea eta gaitasuna badaude, eta borondate politikoa eta dirua behar dira. Baina inork ezin dizkio ateak itxi aukera horri. Beste nazioetan izaten dira txapelketak; Kroazian, Galesen… hiruko txapelketak-eta egiten dira. Goazen  txapelketa bat antolatzera, ofiziala izango dena. Ezin dugu orain arteko formatuan jarraitu. FIFA datetan jokatzea urrats txiki bat litzateke, baina, azkenean, hori, goxoki bat baino ez da. Lehiaketa serio bat behar da. Nazioartean egiten den lanak zein garrantzia du? Lan politikoa eta juridikoa egin beharra dago. Seguru nago nazioartean gure arazoa inork ez duela ezagutzen, hori batetik. Bestetik, kontuan hartu behar da tokian tokiko araudiak ezberdinak izaten direla. Auzia juridikoki aztertuta aukerak zabalduko lirateke, zirrikituak topatuko genituzke hainbat kiroletan selekzio gisa jokatu ahal izateko, baina orain arte ez zaio gaiari behar bezala heldu. Nola gainditu arazo politikoa, nola arazo juridikoak? Lan bateratua egin behar da. Kirol txikietan muturra sartuz gero, agerian geratuko litzateke arazoa ez dela juridikoa, politikoa baizik. Urratsak egin behar dira, bidea jorratu. Lortzeko asko badago ere, urratsak egin dira. Sokatirakoek nazioarteko federazioko kide izatea lortu dute, eta orain Jaurlaritza-eta atera dira ospatzera, dominak eskuan. Ni 2001ean gertatu zenaz gogoratzen naiz. Sakanako neska taldea, talde bezala joan zen Munduko Txapelketara. Tiratu zuten eta irabazi. Espainiako ereserkia jarri zieten, eta neskek, protesta gisa, alde egin zuten. Kanporatuak izan ziren, eta bi urtean ez zieten tiratzen utzi. Garai hartan ez Jaurlaritzak ez beste inork ez zien babesik eman. Horiek orain gogoratzea gauza polita da. Hura guztia tiralariek jasan dute, eta eman zuten urratsa eta atera zuten indar hori ez zaie inolaz ere aitortu. Lorpena ez da oraingo erabaki baten ondorio bakarrik, aspalditik jorratutako bidearen emaitza baizik. Sokatirakoak hemendik aurrera Basque Country izenarekin joango dira nazioartera, eta hori, behintzat, izugarrizko lorpena da. Eta sokatiran posible dena, zergatik dirudi ia ezinezko beste hainbat kiroletan? Boteretsu diren kirol horietan, interes ekonomikoak handiak dira. Nik selekzioaren gaia beti parekatu dut estatu arazo batekin. Arazo politiko bat dago oinarrian. Estatuak ezin du onartu Euskal Herriak bere selekzioa izatea, horrek de facto ekarriko lukeelako jendeak ulertzea kirolean independente direnak, bestela ere hala direla. Kirol txikietan hori guztia ez da hain nabarmena. Sokatirakoek lortu dute, wushu-kung fu-koek lortu dute, segak badu bere selekzio propioa, surf-kayak-ekoek ere lortua dute, baita areto futbolekoek ere. Borondate politiko kontua da hutsean? Borondate politikoarena kontu garrantzitsua da, kirol federazio guztiek Jaurlaritzatik jasotzen dutelako diru laguntza. Pribatuak dira batetik, baina diru laguntza publikoak jasotzen dituzte. Beraz, erakundeek eragin dezakete. Noski, batez ere bidea ez oztopatuz. Azken batean, parte hartzen utziz. Federazioak pribatuak izan arren, agintari geihentsuenak alderdi politikoek jarritakoak dira, batez ere, Jaurlaritzak jarritakoak. Futbolean argi eta garbi ikusten da hori. EAJk jarri zuen bere presidentea eta berak kendu egin zuen kargutik, 2007an, kirolariekin batera selekzio propioa aldarrikatu zuenean, Kataluniaren kontrako partidan. Kargutik kendu zituzten bi, eta horien ordez alderdiko beste bi jarri zituzten. Kirol indartsuenetan behintzat, EAJk botere handia izan du beti. Argazki gogoangarri asko utzi ditu ESAITek. Zuk zeuk zein aukeratuko zenuke? Hasierakoa. Nik uste dut Jaurlaritzan ESAITek giltzarri lana egin zuela EAJ eta ezker abertzalearen artean. Lehen aldiz elkartuta bozkatu zuten selekzioaren alde, 1998ko ekainean, Kirol Legea onartu zutenean. Urkullu parlamentaria zen orduan eta kamiseta jantzita joan zen argazkia ateratzera. Argazki hura oso gogoan dut, eta bi arrazoirengatik aukeratuko nuke: hasierakoa zelako, eta ESAITek eragiteko gaitasuna erakutsi zuelako. Une gogoangarriak ere izan dira. Zeintzuk dituzu gogoan? Sakanako neskei egin genien omenaldia nabarmenduko nuke ere. Inor ez zen ausartzen. Loiura etorri ziren. Federazioak esan zigun ez zutela ondo ikusten kaleratuak izan eta guk haien jarrera goraipatzea. Hura ere nahiko une sinbolikoa izan zen, baina  gogokoa dut. Une zailak ere izan dira hogei urte hauetan, ezta? 2002an Munduko Pilota Txapelketa Iruñean jokatu zenekoa dut gogoan. Guk manifestazioa antolatu genuen eta poliziarekin izan genituen istiluekin gogoratzen naiz. Eta une gorenetan nabarmentzekorik? 2006ko Euskal Herria-Katalunia futbol selekzioen partida. Lehen aldiz Euskal Herria bezala jokatu zuen selekzioak. Guk manifestazio bat antolatu genuen eta 30.000 pertsona bildu genituen Bilbon. Kirolariek deitu zuten manifestazioa eta kirolariek hartu zuten protagonismoa. Izugarrizko arrakasta izan zen. Katalan asko etorri ziren, eta San Mames bete zen. Esan dezakegu hura izan zela ia-ia une gorena. 2007koa ere dut gogoan, euskal selekzioak Venezuelan jokatu zuenean, hura, batez ere, nazioartera begira. Jaurlaritzarekin tira-bira dezentekoak ere izan dituzue. 2006an, euskal selekzioak Katalunian jokatu zuen, eta han, federazioak Jaurlaritzaren babes politikoarekin, Bakearen Aldeko Partida antolatu zuen. Gu kontra agertu ginen, eta autobusak antolatu eta Katalunian bertan konzentrazio bat egin genuen futbol zelaiaren aurrean. Jokalariekin hitz egin genuen, eta argazki hura ere garrantzitsua izan zen, selekzio guztia, jokalari guztiak, delegatu guztiak, tekniko guztiak gurekin batera atera zirelako prentsaurrekoan, hura selekzioaren aldeko partida zela esanaz. Federazioa haserretu egin zen eta esan ziguten gu ez ginela nor jokalariekin hitz egiteko. Gurekin harremana eten egin zuten, baina guretzat garrantzitsua izan zen, kirolariek gure aldarrikapenarekin bat
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.