Ekainaren 21ean Anoeta estadioan erabakitzeko eskubidearen alde egingo den iniziatiba aurkeztuko dute
Argazki erraldoia osatu dute Gure Esku Dagoren logoarekin.
Joste lanetan hasiak dira Pasan Antxon, eta horren berri emateko deialdi berezia egin dute ostiralerako. 21:00etatik aurrera,
ekainaren 21ean Donostiako Anoeta estadioan erabakitzeko eskubidearen alde antolatu den jardueraren aurkezpena egingo dute. Horretarako zumardiaren inguruan tela zatiak banatuko dituzte aurretik, ondoren arkupetan, joste lanetara bildu nahi duen ororekin puzzle modukoa osatzeko.
Erabakitzeko eskubidea aldarri, hautestontzi erraldoiak irudikatuko dira ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburu guztietan.