Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Erakusketen inguruan, Mexikon antzerki asko dago, horrek funtzionatzen du"

Joxerra Perez de Renteriak Cambios izeneko erakusketa jarri du Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, hilaren 30a bitarte. Bere ibilbide profesionalean emandako aldaketa islatzen dute bere lanek.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/04/14
Perez de Renteria, bere lanekin udaletxeko areto nagusian

Perez de Renteria, bere lanekin udaletxeko areto nagusian

Madrilen egon eta gero, Oiartzuna, sorterrira, ekarri ditu Joxerra Perez de Renteriak bere lanak. Singapur edo Shangaira eramateko proposatu zioten, baina azkenean ez da animatu, gastu ekonomikoa izugarria delako. Cambios izeneko erakusketa inauguratu zuen atzo udaletxeko areto nagusian eta bertan egongo dira hilaren 30a bitarte. Mexikon ia zazpi urtez egon da bizitzen artista oiartzuarra eta orain etxera itzulita gauza berriak egiteko gogoz dago. Oso gaztetatik hasi zen margotzen, bere egoera fisikoak “gauza lasaiagoak” egitera bultzatu zuela dio. Bizitza guztia eman du arteari atxikia. Eta jarraitzen du. Mexikoko esperientzia zer nolakoa izan da? Oso ona. Bizitza bilatzera joan nintzen Mexikora, hemengo lana utzi nuen, hiru akademia nituen marrazketa linealaren gainekoak. Lana utzi nuen nahi nuenera dedikatzeko eta gutxi gorabehera nahi dudana egin dut. Han, askotan jarri nituen erakusketak, horietako bat Agirre lehendakariaren ilobak inauguratu zuen; luxu bat izan zen niretzat. Zure herrialdetik kanpo txominismoak funtzionatzen du, kanpotik datorrena ze ona den eta bertakoa ez hainbeste; hemen pasatzen dena ere. 50 urte daramatzat margotzen eta hemen kultur etxeak bilatzen ibili behar naiz erakusketa jartzeko, tristea da. Beste herrialderen batekoa banintz errazagoa litzateke, baina hori toki guztietan gertatzen da. Gero nire emaztea ezagutu nuen eta hona itzuli ginen. Han arteak nola tokia du? Artea ez dutela askorik baloratzen iruditzen zait. Artisautzaren maitemindu bat naiz eta indigenek egindako iruditxo pila bat ditut. Horiek zertarako nahi nituen galdetzen zidaten, ez zutela ezer balio. Altzari zoragarriak egiten dituzte eskuz Mexikon, eta zure etxea 100 euroren truke horni dezakezu eta gainera etxera eramaten dizute… ez dute anbizio hori. Kultur etxeak bilatzen ibili behar zarela aipatu duzu. Orain herrian jarri duzu erakusketa. Hemengoek zure lana ezagutzeko aukera dute, ezta? Hala espero dut. Orain hamalau urte erakusketa jarri nuen hemen, udaletxean, eta aurretik Manuel Lekuona bibliotekan jarri nuen. Erakusketen inguruan, Mexikon antzerki asko dago, horrek asko funtzionatzen du: zinegotzia dela, galeriako zuzendaria, diploma bat ematen dizute bertan jarri duzula erakusketa, argazkia… Hemen hori ez dago eta egin beharko litzateke, seriotasuna ematen du. Hurbiltzen den jendeak zer ikusiko du udaletxeko areto honetan? Jarraitu didatenek aldaketa handi bat ikusi dute. Lehen hipererrealismoa margotzen nuen, baina ikusmen gaitasuna asko galtzearekin batera beste gauzak margotzen hasi nintzen. Aitortu behar badut honen guztiaren kontra nengoen lehen eta ni ere harrituta nago egindakoarekin. Ni klasiko-klasiko horietakoa nintzen. Figuratiboa den elementua mantentzen dut, erreala den zerbait, baina beste kolore bat, beste forma bat ematen diot orain. Asko disfrutatzen dut. Harremanik baduzu artista oiartzuarrekin? Hemen zerbait mugitzen hasi nahiko nuke, behintzat hilean behin gure artean gelditzea ongi egongo litzateke. Hemen bakoitza oso berea da eta ez du nahi jakitea nola egiten duen hau eta beste. Herri honetan, esaterako, margolari oso onak daude, hor dugu Isasa [Joxe Mari], adibidez. Lanen bat baduzu orain eskuartean? Bi hilabete margotu gabe egon naiz, tailerra urak hartu zidalako. Dena den, lan dezente ditut prest zerbait egiteko horiekin eta margotzen ere jarraituko dut. Momentuz ez dut beste erakusketarik jartzeko asmorik, baina ezin diot margotzeari utzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.