Manifestazioa deitu dute biharko atez atekoaren kontrakoek
"Inposizioarekin bukatzeko" eskatuko dute, eta herri galdeketa eskatu
Aste Santuko etenaren ondotik, atez atekoaren kontrakoek asteazkenero manifestazioak egiteari berriz ekingo diotela iragarri dute. Lehen deialdia biharko egin dute. 19:00etan abiatuko da manifestazioa, Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik.
Deitzaileek maiatzaren 24ean botatzera joateko deia egin dute “argi eta ozen esateko diktadura baimentzeko prest” ez daudela eta “inposizioa eteteko”.
