Garaile gertatzen diren lanak argitara emango ditu udalak datorren urtean. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina poemek, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte. Sariak, bai euskarazko atalean eta bai gaztelaniazkoan, 800 eurokoak dira irabazleentzat eta 400 eurokoak bigarren geratzen direnentzat. Interesdunek udalaren webgunean kontsulta ditzakete lehiaketaren
oinarriak.