'El contenido del silencio' filmarentzako hainbat eszena filmatu dituzte Arraunlari kalean
Helena Taberna San Pedroko Arraunlari kalean ari da bere azken lanaren hainbat eszena grabatzen
Helena Tabernak San Pedro hautatu du bere azken filmarentzako eszenatoki. Gaur goizean Arraunlari kalean aritu dira grabatzen, eta besteak beste, han izan dira Jauna Acosta eta Ciro Miro,
El contenideo del silencio pelikularen protagonistak.
Thriller bat da
El contenido del silencio, eta Lucia Etxeberriaren izen bereko eleberria du abiapuntu. Juana Acosta eta Ciro Miroz gain, Daniel Grao, Goya Toledo, Ingrid García, Josean Bengoetxea eta Maiken Beitia aktoreek parte hartzen dute Tabernaren azken pelikulan.
Helena Tabernak filmografia zabala du.
Yoyes eta
La buena nueva filmak dira bere film ezagunenak.