Donibanen elkartu ziren hainbat eskoletako gaita-jotzaileak, Soinueneak antolatutako topaketan
Gaita-jotzaileak, Donibanen, Soinuenean antolatutako topaketan
Donibanen elkartu ziren lehengo larunbatean Euskal Herriko eta Errioxako hainbat gaita eskoletako partaideak. Beren gaiten doinuez kaleak girotu eta Pasaia bisitatzeko baliatu zuten aukera. Albaolako Kultur Faktorian izan ziren gaita jotzaileak,
San Juan galeoiaren eraikuntza lanen berri jasotzeko. Itsasora txangoa ere egin zuten, ondoren, Donibanera itzuli eta han musika emanaldiaren ondotik Itsas Mendi elkartean bazkaria egiteko.
Galerian ageri direnak Miguel Lujanbio Tabernak egindako argazkiak dira.
[nggallery id =34]