Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aranzadik Jaizkibelgo ondareari buruzko liburua argitaratu du

Gaur goizean aurkeztu dute, proiektua lagundu duten erakundeetako arduradunak lagunduta; tartean dira Hondarribiko, Lezoko eta Pasaiako udalak

olatz mitxelena
Lezo,Pasaia
2015/04/16
Jaizkibel Aranzadi liburua

Arizaga, Agirregabiria. Iraola, Zabalo eta Agirre, liburuaren aurkezpenean

Jaizkibel mendiaren  inguruko  liburua eman du argitara  Aranzadik. Gaur goizean aurkeztu dute Jaizkibel mendia: ondare naturalaren berrikusketa liburua, zientzia elkartearen egoitzan. Aurkezpenean Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleon eta liburuaren editore eta ornitologo Jaun Arizaga izan dira, eta bi zientifikoak laguntzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen zuzendari Ainhoa Iraola, Lezoko alkate Ainhoa Zabalo eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria egon dira. Liburua «mugarri historikotzat» j o du Aranzadiko Juantxo Agirrek, eta «ezbairik gabe Jaizkibelen gainean orain arte egin den lan zientifikorik osatuena» dela defendatu du liburuaren editore Juantxo Agirrek. Azken honek azaldu duenez, hiru ataletan banatu dituzte argitaratutakoak: geologiari buruzkoak, itsas eremuaren gainekoak, eta lur eremuaren ingurukoak bereizi dituzte.  Artikulu zientifikoez osatutako liburua dela azaldu du editoreak, «ikerlariek Jaizkibelen gainean ezagutzen dituzten guztien berrikusketa sakona». Guztira, 50 aditu inguruk hartu dute parte ikerlanean, auzolanean. Guztien ekarpena eskertu dute gaur goizean Aranzadin. Itsas korridorea aldarri Gaur aurkeztu duten liburuak 2012n Jaizkibel inguruan Lezon egin ziren jardunaldiak ditu oinarri. Orduan hausnartutako guztien ondorio da argitalpena, «Jaizkibelen gaineko ezagutza sozializatzea» helburu. Izan ere, aldundiko ingurumen zuzendariak nabarmendu duenez, «ezagutza eta ezagupenaren gizarteratzea, babesaren aurreko ezinbesteko urratsak dira». Ildo beretik, Ulia eta Jaizkibel arteko itsas korridorea babestea ezinbestekotzat jo du aldundiko arduradunak, eta Eusko Jaurlaritzari norabide horretan urratsak egin ditzala eskatu dio, “teorian defendatzen direnak, praktikara eramateko”. Bide beretik, Lezoko alkate Ainhoa Zabalok antzeko egitasmoak babesten jarraitzeko konpromisoa bere gain hartu du eta anfibio eta narrastiekin egiten ari diren lana edota baratza parkearen egitasmoak goraipatu ditu. Azkenik, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Jaizkibelgo altxorrak babesten jarraitzeko eskatu dio Aranzadiri, Jaizkibel mehatxatutako eremua dela gogoraraziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.