Esperientziak elkartrukatzeko kafe tertulia egingo dute
Dispertsioaren Liburuxka trukatzen dihardute sarekideek; aurrera begira ere jarriko dira larunbateko hitzorduan.
Oiartzungo Sare taldeak orain arteko esperientziez hitz egin nahi du eta baita aurrera begira jarri ere. Horretarako kafe tertulia antolatu du larunbaterako (hilak 18), Manuel Lekuona bibliotekan.
Dispertsioaren Liburuxka elkartrukatzen dabiltza “sakabanaketak zer suposatzen duen argi erakusten duena”.
