Kopako lehiari ekingo dio bihar Donibane Eskubaloiak
Elgoibarren kontra dute partida, 17:00etan, Donibaneko kiroldegian.
Liga irabazteak ematen duen indarrarekin hasiko dira bihar sanjuandarrak kopako lehian. Atarikoan, kontrario indartsua egokitu zaie, elgoibartarrak fin aritu ohi direlako erasoan. Iazko balentria errepikatzen saiatuko dira arrosak, eta bide batez, urtea biribiltzen, liga eta kopa, biak poltsikoratuz..
